<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Teknologia burujabetza hezkuntzan: gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/933fd31c-43cc-4421-bcc4-8a4e976f7ba2</link>
        <description>Mikel Garcia (Argia), Pedro Arreitunandia (Elgoibarko Makina Erreminta Institutua), Diana Franco (Hezkuntzan Librezale), Mikel Garcia · Argiako kazetaria Ponentzia: Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak (mahai-ingurua) Irunen jaioa, kazetaria da ikasketez eta ofizioz. 2004tik Argian ari da lanean eta gai sozialei buruz idazten du, baita hezkuntzari buruz ere. Urteotan makina bat erreportaje, analisi eta elkarrizketa egindakoa da, hezkuntzari lotutako gaien inguruan. Pasa den irailean, "Teknologia burujabetza hezkuntzan. Teknologia ez da neutrala" mahai-ingurua gidatu zuen, Argiarekin batera banatzen den Larrun hilabetekarirako. Bi liburu ditu argitaratuak: euskal zinemagileei buruzko "Zeluloidezko begiradak" (Elkar, 2011) eta migrazioa hizpide duen "Pape Niang. Hasiera berri bat" (Argia, 2019). Deskargatu ponentzia Pedro Arreitunandia · Elgoibarko Makina Erreminta Institutua Ponentzia: Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak (mahai-ingurua) Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko sare eta sistema informatikoen arduraduna da. Software librearen aldeko ekintzailea, IMHn tresnak ezartzerakoan, lehen aukerak beti izan dira software librekoak. ActiveDirectory-a SAMBA4-kin 2000. urtetik, telefono sistema Asterisk-VOIP soluzioarekin 2010.urtetik, ZOPE/PLONE webgunean betidanik, OpenOffice/LibreOffice bulegotika soluzio moduan, eta abar. Azken urteotan, Windows inguruneetan hainbat instalazio eta lan automatizatzeko Ansible erabiltzen, FOG bidez ordenagailuak klonatzen eta konfiguratzen, Zimbra, Nextcloud eta Odoo ERPa ezartzen. Tknikako ELKARNET (https://tknika.eus/eu/cont/proyectos/elkarnet/#) taldeko partaide bere sorreratik, Lanbide Heziketako ikastetxeei soluzio berriak ezartzeko laguntza eta formakuntza eskaintzen diardu talde beste kideekin batera. Pandemia garaian, Moodle zerbitzaria eskalatu, BigBlueButton bideokonferentzia sistemarekin integratu, Moodle formakuntza ikastaroa sortu, eta IMHko irakasleen artean Moodle erabilera sustatzen dabil. Deskargatu ponentzia Diana Franco - Hezkuntzan Librezale Ponentzia: Teknologia burujabetza hezkuntzan: Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak (mahai-ingurua) Paulo Freire pedagogo brasildarraren hitzetan hezkuntzaren helburu nagusia gizakien gaitasunak eta potentzialak garatzea da, bizitzan izan behar duen rolaren kontzientzia izan dezan, eta behar izatekotan, bere ingurua zelan bihurtu jakin dezan. Horretarako beharrezkoa du kontzientzia kritikoa eta bizi dugun munduaren errealitatearen analisia egiteko gaitasuna izatea. Bizi dugun gizarte eta hezkuntzaren digitalizazio prozesuak dominatzen dituztenek ordea, beste modu batean ikusten gaituzte: lehengai eta kontsumitzaile aldi berean datuen ekonomia sustatzen duten negozioetan. Bizi duten errealitatean benetan eragiteko edota datuen ekonomia sustatzeko fikzio kapa ezberdinetan jarduteko hezten gabiltza pertsonak? Deskargatu ponentzia</description>
        <lastBuildDate>Mon, 26 Oct 2026 04:27:28 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Teknologia burujabetza hezkuntzan: gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/933fd31c-43cc-4421-bcc4-8a4e976f7ba2</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=933fd31c-43cc-4421-bcc4-8a4e976f7ba2" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>