<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Datu-zentru lokalak</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/80e15797-2d74-43b4-93ec-9d8922a470be</link>
        <description>Maider Likona informatikariak gidatutako solasaldian, Alexis Guirlé Izarralde taldeko zuzendariak eta Xabier Garmendia Abaila kooperatibako kideak datu zentro lokalak eskaintzen dituzten euren proiektuei buruz hitz egingo dute. Alexis Guirlé - Izarralde Taldeko zuzendaria Hasiera batean ingeniari aeronautiko gisa, Alexis Guiré berehala bideratu zen enpresa-garapenera 23 urterekin. 2016an bere jaioterrira itzuli (Bidarten, Lapurdiko eskualdean) eta IzarLink proiektua jarri zuen abian familiarekin, bertako enpresa eta eragileentzako telekomunikazioen operadore alternatiboa. Bertan, misio/proiektu tekniko guztiez arduratzen hasi zen. Sektoreko erraldoiei eta erabilera informatikoen eraldaketari aurre egiteko, enpresa-kontzeptuari buelta bat eman behar izan zion eta IzarHost enpresa sortu zuen, datuak ostatatzeko enpresa, bere Data Center propioekin. Operazioak zuzendu ondoren, Izarralde Taldeko (izarLink/izarHost) zuzendari nagusi izendatu zuten 2023ko ekainean. Gaur egun, 2024an, talde independente eta familiarra izaten jarraitzen du, eta 250 jarduera-eremu baino gehiago ditu estalita, 800 bezero baino gehiago (pribatu zein publiko), 30 langile inguru, 5,5 milioi euro baino gehiagoko fakturazio batekin. Xabier Garmendia - Abaila kooperatibako kidea Zumaian eta Azpeitian ikasketak egin ondoren, Industria Ingeniari teknikoa ikasi zuen Donostian. Ikasketak amaitu ondoren, nekazaritzako ur ponpen automatizazio eta IoT proiektuetan jardun zen. 2008an telekomunikazioen munduan lanean hasi zen, geroago Abaila izango zen proiektuan. Gaur egun Abaila Kooperatiban jarduten du lanean; beronen sortzaileetako bat izan zen. Abailak telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, sare aske eta deszentralizatuen gainean Internet zerbitzua. Egun, datu zentro lokala martxan jartzeko proiektuan lanean ari da.</description>
        <lastBuildDate>Fri, 20 Nov 2026 08:04:56 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Datu-zentru lokalak</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/80e15797-2d74-43b4-93ec-9d8922a470be</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=80e15797-2d74-43b4-93ec-9d8922a470be" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>