<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Nire datuak, nire esku: Sortzen ditudan datuak murriztu eta aztarna jarraitzaileak ekiditu</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/7a96c364-5d0f-48d6-b368-bf1858176a46</link>
        <description>Gero eta gutxiago.... gero eta hobeto! Sortzen ez diren datuak ezin dira bildu, aztertu, gorde edo saldu Zenbait aholku // Datuen ekoizpena murriztu Ez dituzu bete behar galdetegi baten datu guztiak. Zure aztarna digitala murriztu Zure mugikorrean agertzen den izena aldatu Mugikorrean erabiltzen ez dituzun aplikazioak ezabatu, askok datuak eta baliabideak xurgatzen baitabiltza. Interneten dituzun argazkiak ezabatu E-mail eta mezu zaharrak ezabatu. Webguneetako cookieak zure interneteko jarduera jarraitzen duten aztarnariak dira. Nabigatzailean cookieak konfiguratu ditzakezu hauen gainean neurriak hartzeko. Aplikazioen baimenak mugatu jarraitzen zaituzten aztarnariak ekiditeko: pentsatu ezazu dituzun aplikazioetatik ondo funtzionatzeko zeintzuk behar duten  zure kokapena jakitea, zure kontaktuetara sarrera, zure kamerara sarrera, zure mikrofonora sarrera.... Eta, behar ez dutenei  konfigurazioa aldatu iezaiezu. Zenbait baliabide // PrivacyBadger nabigatzailearentzat plugin bat da, zeina automatikoki internet bidez jarraitzen zaituen publizitatea blokeatzen du, eta zure nabigatzailean publizitate eduki gehiago kargatzea eragozten du. F-Droid,  Google play antzeko baliabidea da, baina software librean garaturiko aplikazioak ditu bakarrik. Gainera hauek instalatu aurretik abisatzen zaitu zure datuekiko aplikazio zehatz batek dituen jokabideen inguruan. Irudiak: Nerea Landajo Testua eta ahotsak: Diana Franco Eguren PeerTube instantzia: Euskara Bildua iAmetza Musika: Kevin Mc Leod Bit Bit Loop domeinu publikoa Testuen iturriak: Tactical Tech, Electronic Frontier Fundation, Ondula, Hezkuntzan Librezale,...</description>
        <lastBuildDate>Fri, 20 Nov 2026 08:07:57 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Nire datuak, nire esku: Sortzen ditudan datuak murriztu eta aztarna jarraitzaileak ekiditu</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/7a96c364-5d0f-48d6-b368-bf1858176a46</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=7a96c364-5d0f-48d6-b368-bf1858176a46" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>