<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Elkarrekin eta libre bagoaz, Argia eta CC Lizentziak - Xabier Letona eta Axier Lopez (ARGIA)</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/66a61a01-8a91-4166-bd8b-4c9bf9adeabe</link>
        <description>Euskarabildua jardunaldia 2019: Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak - Xabier Letona eta Axier Lopez (ARGIA) ARGIAn 2012an eduki libreen lizentziarekin hasi ginenetik eduki libreei ematen diegun garrantzia gero eta handiagoa da. CC by-sa motakoa erabiltzen dugu guk. Eta garrantzi horretatik etorri da baita ere gero eta praktika handiagoa, hau da, gero eta eduki gehiago partekatzea. Gaiarekiko hausnarketa ere gero eta sakonagoa da gure lan taldean eta hori konpartitu nahi dugu euskal gizartean, bereziki gainerako euskal hedabideekin. Ideia zentrala sinplea bezain tinkoa da: gure edukiak partekatzen baditugu, horrek indartsuago egiten gaitu, eta hala, euskal hedabideen komunitatea sendotzen dugu. Eduki libreak partekatzearen praktika horrek fruitu ugari eman digu ARGIAn, baina arazo txiki batzuk ere bai. Eta ondorioz, ikusi dugu komeni dela hedabideon artean gehiago hitz egitea eta ikusmoldeak trukatzea. Logikoa denez, hainbat erritmo dira gure artean, baina joera eta praktika batzuen bidez, lizentzia libreen erabilera desitxuratzeko arriskua ere hor dago. Edukiak modu librean partekatzeak indartzen du euskal hedabideen agenda informatiboa, indartzen ditu gure arteko harremanak, indartzen ditu gure ikuspegiak gizartean. Gainera, oso modu errazean egiten dira, kostu hutsalarekin edo oso txikiarekin, elkar baldintzatu gabe eta erabateko askatasunetik. Pagotxa da. Zergatik? Funtsean, oinarritzen delako eman eta jaso filosofian. Euskal hedabideok urratsak ematen ari gara elkarlanari begira. Horren fruitu da Hekimen. Bultzatzen ari garan hausnarketa hau ez da gurea, aspaldikoa da munduan, zorionez gero eta praktikatuagoa eta guztiontzat onuragarria. ARGIAtik, eduki libren praktika areagotu nahi dugu euskal gizartean, eta bereziki hedabideen artean, horrek euskal hedabideon komunitate zabala indartzen duelako.</description>
        <lastBuildDate>Fri, 20 Nov 2026 21:59:23 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Elkarrekin eta libre bagoaz, Argia eta CC Lizentziak - Xabier Letona eta Axier Lopez (ARGIA)</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/66a61a01-8a91-4166-bd8b-4c9bf9adeabe</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=66a61a01-8a91-4166-bd8b-4c9bf9adeabe" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>