<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Common Voice. Euskarazko ahots teknologiaren bilakaera</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/5abea6ce-45be-42c1-94e4-13bee288fa1e</link>
        <description>ARGIAko Jon Torner kazetariak moderatutako mahai ingurua. Gorka Varela - Vicomtech-eko Transferentzia Teknologikoko arduraduna Mekanikako ingeniari teknikoa da, makinen diseinuan espezializatua, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan; Industria Antolaketako ingeniaria, Mondragon Unibertsitatean; eta MBA EXECUTIVE, Mondragon Unibertsitatean eta Gipuzkoako Ganberan. 2004tik 2007ra, Zumaian kokatutako GKN Driveline-en produktu eta aplikazio-ingeniari gisa aritu zen lanean, produktu berrien merkaturatze proiektuak kudeatzen. 2007tik 2022ra, Tekniker Fundazioan lan egin zuen, Industria Kudeaketaren eta Berrikuntzaren arloko ingeniari gisa,  Berrikuntza eta Adimen Lehiakorraren arduradun bezala. 2022ko martxoan, Vicomtech-en hasi zen transferentzia teknologikoko sailean hizkuntzaren teknologien merkatuen garapenean. Jon Sanchez - EHUko HiTZ Zentroa - Aholab-eko kidea Telekomunikazio Ingeniaria da EHUn, Telekomunikazio Ingeniaritza Doktorea eta Telekomunikazio Sistemen irakasle agregatua Komunikazioen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Eskolak ematen ditu gradu eta graduondoko titulazioetan; karrera amaierako proiektuak zuzendu ditu, eta Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan aritu ohi da ebaluatzaile gisa. Hezkuntza-lankidetzan ere parte hartzen du, ikasleen enpresa-praktiken tutoretza eginez. Aholab taldeko ikertzailea da, 20 ikerketa-proiektu baino gehiagotan hartu du parte eta 40 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu bere eremuko aldizkari eta hitzaldi garrantzitsuenetan, batzuetan ebaluatzaile gisa jardunez. Bere ikerketa arloa mintzamenaren teknologiak dira. Besteak beste, spoofing-aren aurkako tekniketan, ahozko datu-baseen lanketan, ahots pertsonalizatuetan eta euskararako baliabide eta teknologia ezberdinen ekoizpenean lan egin du. Xabier Ezpeleta - Tknikan informatikaria eta eraldaketa digitaleko arloko kidea Lanbide Heziketako goi mailako ikasketak ditu Sistema Informatikoen Administrazioan. Aristan sistema informatikoen administraria izan zen, eta ondoren Pasaiako Udalean. Gaur egun Tknika zentroan dago lanean, sistema informatikoen administrari bezala, eraldaketa digitaleko alorrean. Teknologia askeen maitalea da eta bere denbora librean, jakin-minak bultzatuta software librearekin jolastea gustatzen zaio. Hala, proiektu desberdinak egin ditu bere kontura: Poto: HITZ zentroak argitaratutako Latxa hizkuntza eredua erabiliz, bertsoak egiteko eredu bat entrenatu zuen., Itzune: Ingelesetik euskarara itzulpenak egiteko itzultzaile neuronala garatu zuen, Softcatalà-ren proiektuan oinarrituta., Whisper euskaraz: Jatorrizko eredua entrenatu zuen audioak euskaraz hobeto transkribatzeko, Mozilla Common Voice proiektuko ekarpenei esker., Igor Leturia - Orai-ko Hizketa-teknologien arduraduna Informatikako ingeniari teknikoa da Mondragon Unibertsitatean (1989-1993), Informatikako lizentziaduna Toulouseko Paul Sabatier unibertsitatean (1993-1994) eta Sistemen Elektronikako goi-mailako ingeniaria Mondragon Unibertsitatean (1994-1996). Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Teknologien Hiztek masterra (2001-2003) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (2008-2009) ere baditu. Hizkuntza Teknologietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, “The Web as Corpus of Basque” tesiagatik (2014). Ikerlanen lanaldi erdian aritu zen ikertzaile laguntzaile gisa, ikasten ari zen bitartean (1990-1993 eta 1994-1996). SOME Software Innovation enpresaren bazkide sortzailea da, eta bertan zuzendari tekniko gisa lan egin zuen (1996-1998). EMUN Kooperatiba Elkartean ere lan egin zuen, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari gisa (1998-2003). 2003az geroztik, Elhuyar Fundazioan lan egiten du, Hizkuntzaren Teknologien Ikerketa eta Garapeneko bere sailean, eta sail horretako zuzendaria izan zen 2008tik 2014ra. Gaur egun Orai NLP Teknologiak deritzo sail horri, eta bertan 2014tik hizketa-teknologien azpisaila (hizketaren-ezagutzako eta -sintesiko teknologiak lantzen dituena) zuzentzen du. Besteren artean, hizketa-ezagutza edo ASRri dagokionez Adituren garapena gidatu du, euskararen transkripzio/azpititulazio zerbitzu automatikoa, eta hizketa-sintesi edo TTSari dagokionez, euskararentzako TTS teknologia neuronalaren sorkuntzan parte hartu du.</description>
        <lastBuildDate>Sat, 31 Oct 2026 08:26:30 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Common Voice. Euskarazko ahots teknologiaren bilakaera</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/5abea6ce-45be-42c1-94e4-13bee288fa1e</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=5abea6ce-45be-42c1-94e4-13bee288fa1e" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>