<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0" xmlns:atom="http://www.w3.org/2005/Atom">
    <channel>
        <title>Euskarabildua 2025. Euskarazko hizkuntza teknologia propioa posible al da? (Aitor Soroa eta Elixabete Garcia)</title>
        <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/1e2808cd-bbc7-41f3-82ab-86852ba36c08</link>
        <description>Aitor Soroa Informatikan Lizentziatua da, eta informatikan doktorea 2004 urtetik aurrera. Irakasle agregatua da EHUko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, 2008 urtetik aurrera. HiTZ ikerkuntza zentroko kidea da, eta 100 baino argitalpen gehiago ditu Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren (LNP) arloan. Aztertzaile lanetan jarduten da arloko konferentzia zein aldizkari garrantzitsuenetakotan, eta hainbat batzorde zientifikoetako kide ohia da. Halaber, Journal of Artificial Intelligence Research (JAIR) aldizkariaren argitalpen-kontseiluko kidea da. Europako, estatuko eta Eusko Jaurlaritzako hainbat proiektutan ikerlari lanetan ari da, eta 30 proiektu nazionaletan eta 40 transferentzia-egitasmotan parte hartu du. Gaur egun, EHUko Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ katedraren zuzendaria da. Elixabete Garcia Informatika ingeniaria da eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria da. 20 urteko esperientziarekin, enpresen eta sektore ekonomikoen digitalizazioa bultzatzen du teknologiaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren bidez. Lehenago, Mondragon Unibertsitatean, industriaren benetako beharretara egokitutako prestakuntza-programak diseinatu zituen. Bere ibilbidean zehar, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko ekimen eta ekitaldiak koordinatu ditu. Bere lana ikuspegi praktiko batean oinarritzen da, lankidetzan, entzute aktiboan eta erakundeak eraldaketa-prozesuan laguntzean. GOGOETA SAIOARI BURUZ Hizlariek euskarazko hizkuntza teknologien inguruko gogoetak partekatuko dituzte. Bien laguntzarekin adimen artifizialaren muina diren hizkuntza ereduei eta horien erabilera aukerei buruz hausnartuko dugu; teknologia burujabetzaren beharraz hitz egingo digute, eta teknologia propioa garatzeko aukeren eta komenigarritasunaren inguruan ere gehiago ikasteko aukera izango dugu. Hitzaldia euskaraz izango da</description>
        <lastBuildDate>Sat, 21 Nov 2026 09:11:08 GMT</lastBuildDate>
        <docs>https://validator.w3.org/feed/docs/rss2.html</docs>
        <generator>PeerTube - https://peertube.euskarabildua.eus</generator>
        <image>
            <title>Euskarabildua 2025. Euskarazko hizkuntza teknologia propioa posible al da? (Aitor Soroa eta Elixabete Garcia)</title>
            <url>https://peertube.euskarabildua.eus/client/assets/images/icons/icon-1500x1500.png</url>
            <link>https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/1e2808cd-bbc7-41f3-82ab-86852ba36c08</link>
        </image>
        <copyright>All rights reserved, unless otherwise specified in the terms specified at https://peertube.euskarabildua.eus/about and potential licenses granted by each content's rightholder.</copyright>
        <atom:link href="https://peertube.euskarabildua.eus/feeds/video-comments.xml?videoId=1e2808cd-bbc7-41f3-82ab-86852ba36c08" rel="self" type="application/rss+xml"/>
    </channel>
</rss>